header-image

Lehen Hezkuntzako gradurako irakaslea


  • Kokapena: Eskoriatza (Espainia)
  • Kontratua: Aldi baterako
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Argitaletxea, Hezkuntza eta Prestakuntza
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Beste batzuk
  • Lan-modalitatea: Presentziala

Facultad de Humanidades y Ciencias de la Educación

Lanpostuaren deskribapena

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Lehen Hezkuntzako gradurako irakaslea kontratatu behar du 2026-2027 Ikasturterako. Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da 2026ko maiatzaren 11n. 

Hezkuntzako graduetan eleaniztasunean eta atzerriko hizkuntzaren arlorako irakasle-ikertzailea behar dugu. Besteak beste, Atzerriko hizkuntzako aipamena indartzeko eta eleaniztasunarekin lotutako gaietan arituko den profilaren bila gabiltza.

Arloa

  • Kulturartekotasuna eta hizkuntzen didaktika.

Egiteko nagusiak

  • Hezkuntzako graduetan eleaniztasuna eta hizkuntzen irakaskuntzaren gaiekin lotuta irakasle lana burutzea.
  • Testuinguru eleaniztun eta kulturartekodunetarako materialen eta proposamenen diseinua
  • Berrikuntza proiektuetan edota ikerketa proiektuetan parte hartzea.
  • Ikasleen tutoretza.

Baldintzak

Lanposturaren betekizunak

  • Lehen Hezkuntzako gradua edo diplomatura izatea edo Ingeles Filologian lizentziatua edo Hizkuntza modernoetan graduatua.
  • Irakaskuntzan esperientzia (goi mailako ikasketetan edota irakasleen prestakuntzan).
  • Testuinguru eleaniztunetan ezagutza edo esperientzia.
  • Euskaraz C1 maila akreditatua.
  • Ingelesez C1 maila akreditatua.

 

Baloratuko dira

  • Doktorea izatea eta arloko ikerketa egin izana.
  • Lehen Hezkuntzan eskarmentua izatea eta etapa ondo ezagutzea.
  • Unibertsitate mailan irakasle lanetan aritu izana. 
  • Ikaskuntza Zerbitzua metodologiaren ezagutza izatea.
  • Hezkuntza berrikuntza prozesuetan esperientzia izatea.
  • Taldean eta sarean lan egiten jakitea.
  • Proaktiboa eta sortzailea izatea.
  • Ziurgabetasun egoerak ondo kudeatzen jakitea.

 

  • Kontuan hartuko da: gida baimena (B) eta autoa.

Eskainiko da

  • Elkarlanean oinarritzen den lan testuingurua, formaziorako eskaintza zabal batekin.
  • Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak konpromiso aktiboa dauka genero berdintasunarekin eta feminismoarekin. Gure egitura eta egiteko eta egoteko moduetan berdintasun erreala bermatzen dituzten politikak sustatuz, zaintza ko-erantzunkidea erraztuz eta jazarpen edota diskriminazio mota guztien prebentzioa indartuz. 
  • Kontziliaziorako eta erantzukidetasunerako aukerak errazten dituen malgutasun markoa daukagu (ordutegi eta presentzialitateari begira).

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lau jakintza arlo jorratzen ditugu, hiru campusetan; Eskoriatzan, hezkuntza eta kooperatibismoa; Aretxabaletan, komunikazioa; eta Bilbao AS Fabrik-en, humanitateak eta hezkuntza.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, 1976 geroztik, gizartean eragiten. Zatoz gurekin!

Egin klik eta ikusi zer daukagun zuri eskaintzeko…

Lege oharra:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren edo (EB) 2016/679 Erregelamenduko 13. artikuluak eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoaren edo 3/2018 LOko 11. artikuluak diotena betez, HUHEZI S. Coop.en eta Mondragon Unibertsitatea S. Coop.en izenean, jakinarazten dizugu zure datuak tratatuko ditugula zure hautagaitza langileak hautatzeko prozesu batean sartzeko eta zure curriculumeko gaitasunak ebaluatzeko. Gure sistemetan zu identifikatzeko behar ditugun datuak jasotzen eta tratatzen ditugu, eta zure curriculumari, lan-esperientziari eta gaitasunei buruzko informazioari dagozkionak.

Emandako datu pertsonalak urtebetez gordeko dira gehienez, langileak hautatzeko prozesua bukatzen denetik edo hautagaitza jasotzen denetik hasita.

Zure datu pertsonalen tratamendurako lege-oinarria kontratuaren aurreko neurrien aplikazioa da. Zure datu pertsonalak jakinaraztea beharrezkoa da hautaketa-prozesuetan parte hartzeko. Era berean, datuak ez zaizkie hirugarrenei utziko.

Eskubidea duzu zure datu pertsonalak irispidean izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta transferitzeko, eta haien tratamendua mugatzeko edo tratamenduaren aurka egiteko. Horretarako, idatzi dpo@mondragon.edu helbidera, zure nortasuna egiaztatuta.


  • Kokapena: Eskoriatza (Espainia)
  • Kontratua: Aldi baterako
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Argitaletxea, Hezkuntza eta Prestakuntza
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Beste batzuk
  • Lan-modalitatea: Presentziala