Kokapena: Eskoriatza (Espainia)
Kontratua: Aldi baterako
Laneguna: Jardunaldi osoa
Sektorea: Argitaletxea, Hezkuntza eta Prestakuntza
Lanpostu: 1
Diziplina: Beste batzuk
Lan-modalitatea: PresentzialaMondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Lehen Hezkuntzako gradurako irakaslea kontratatu behar du 2026-2027 Ikasturterako. Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da 2026ko maiatzaren 11n.
Hezkuntzako graduetan eleaniztasunean eta atzerriko hizkuntzaren arlorako irakasle-ikertzailea behar dugu. Besteak beste, Atzerriko hizkuntzako aipamena indartzeko eta eleaniztasunarekin lotutako gaietan arituko den profilaren bila gabiltza.
Arloa
Egiteko nagusiak
Lanposturaren betekizunak
Baloratuko dira
Eskainiko da
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lau jakintza arlo jorratzen ditugu, hiru campusetan; Eskoriatzan, hezkuntza eta kooperatibismoa; Aretxabaletan, komunikazioa; eta Bilbao AS Fabrik-en, humanitateak eta hezkuntza.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, 1976 geroztik, gizartean eragiten. Zatoz gurekin!
Egin klik eta ikusi zer daukagun zuri eskaintzeko…
Lege oharra:
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren edo (EB) 2016/679 Erregelamenduko 13. artikuluak eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoaren edo 3/2018 LOko 11. artikuluak diotena betez, HUHEZI S. Coop.en eta Mondragon Unibertsitatea S. Coop.en izenean, jakinarazten dizugu zure datuak tratatuko ditugula zure hautagaitza langileak hautatzeko prozesu batean sartzeko eta zure curriculumeko gaitasunak ebaluatzeko. Gure sistemetan zu identifikatzeko behar ditugun datuak jasotzen eta tratatzen ditugu, eta zure curriculumari, lan-esperientziari eta gaitasunei buruzko informazioari dagozkionak.
Emandako datu pertsonalak urtebetez gordeko dira gehienez, langileak hautatzeko prozesua bukatzen denetik edo hautagaitza jasotzen denetik hasita.
Zure datu pertsonalen tratamendurako lege-oinarria kontratuaren aurreko neurrien aplikazioa da. Zure datu pertsonalak jakinaraztea beharrezkoa da hautaketa-prozesuetan parte hartzeko. Era berean, datuak ez zaizkie hirugarrenei utziko.
Eskubidea duzu zure datu pertsonalak irispidean izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta transferitzeko, eta haien tratamendua mugatzeko edo tratamenduaren aurka egiteko. Horretarako, idatzi dpo@mondragon.edu helbidera, zure nortasuna egiaztatuta.