Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Mondragon Unibertsitatea unibertsitate berritzaile eta konprometitua da: pertsonak ardatz hartuta, jendartearen beharretara bideratuta dagoen unibertsitate kooperatiboa.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lau jakintza arlo jorratzen ditugu:
Hiru horietako esparruren batean lan egin nahi baduzu eta talde alde dinamiko, erakargarri eta konprometitu bateko parte izan nahi baduzu, bidali zure curriculuma.
--------------------------------------------------------------
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren edo (EB) 2016/679 Erregelamenduko 13. artikuluak eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoaren edo 3/2018 LOko 11. artikuluak diotena betez, HUHEZI S. Coop.en eta Mondragon Unibertsitatea S. Coop.en izenean, jakinarazten dizugu zure datuak tratatuko ditugula zure hautagaitza langileak hautatzeko prozesu batean sartzeko eta zure curriculumeko gaitasunak ebaluatzeko. Gure sistemetan zu identifikatzeko behar ditugun datuak jasotzen eta tratatzen ditugu, eta zure curriculumari, lan-esperientziari eta gaitasunei buruzko informazioari dagozkionak.
Emandako datu pertsonalak urtebetez gordeko dira gehienez, langileak hautatzeko prozesua bukatzen denetik edo hautagaitza jasotzen denetik hasita.
Zure datu pertsonalen tratamendurako lege-oinarria kontratuaren aurreko neurrien aplikazioa da. Zure datu pertsonalak jakinaraztea beharrezkoa da hautaketa-prozesuetan parte hartzeko. Era berean, datuak ez zaizkie hirugarrenei utziko.
Eskubidea duzu zure datu pertsonalak irispidean izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta transferitzeko, eta haien tratamendua mugatzeko edo tratamenduaren aurka egiteko. Horretarako, idatzi dpo@mondragon.edu helbidera, zure nortasuna egiaztatuta.
Halako pertsonak nahi ditugu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean: proaktiboak, sortzaileak, sarean eta taldean lan egiten dakitenak, ziurgabetasuna ondo kudeatzeko gai direnak, hizkuntzak dakitenak, ikerketan eta tranasferentzian interesa dutenak...
Ikusi zer daukagun zuri eskaintzeko...
https://www.mondragon.edu/eu/lan-egin-gurekin/humanitate-hezkuntza-zientzien-fakultatea