header-image

Bigarren Hezkuntzako irakasle izateko gaitzen duen Masterrerako irakaslea


  • Kokapena: Eskoriatza (Espainia)
  • Kontratua: Aldi baterako
  • Laneguna: Denbora partzialekoa
  • Sektorea: Argitaletxea, Hezkuntza eta Prestakuntza
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Beste batzuk
  • Lan-modalitatea: Hibridoa

Facultad de Humanidades y Ciencias de la Educación

Lanpostuaren deskribapena

Bigarren Hezkuntzako Irakasle izateko Masterrean, online modalitatean, Teknologiaren Didaktikaren arloan jardungo duen irakasle-ikertzailea behar dugu. Besteak beste, teknologia-hezkuntzaren eremuan jarduteko, alor horretako irakasleen prestakuntzan aritzeko eta hezkuntza-berrikuntzarekin edota STEM hezkuntzarekin lotutako gaietan ekarpena egingo duen profilaren bila gabiltza.

Arloa: Teknologiaren didaktika

Egiteko nagusiak izango dira:

  1. Bigarren Hezkuntzako Irakasle izateko online eskaintzen den Masterrean teknologiaren irakaskuntza eta ikaskuntzarekin lotutako gaietan irakasle lana burutzea.
  2. Teknologia-hezkuntzarako material didaktikoak eta ikaste-proposamenak diseinatzea eta garatzea arloko taldearekin batera.
  3. STEM hezkuntzarekin, hezkuntza teknologikoarekin eta irakasleen prestakuntzarekin lotutako berrikuntza- eta ikerketa-proiektuetan parte hartzea.
  4. Masterreko ikasleen tutoretza egin eta master bukaerako lanak zuzentzea.
  5. Bigarren Hezkuntzako, zein Lanbide Heziketako ikastetxeekin eta hezkuntza-eragileekin lankidetza sustatzea.

Baldintzak

Horretarako betekizunak:

  1. Ingeniaritzako alorreko gradua edo lizentziatura izatea.
  2. Bigarren Hezkuntzako irakasle izateko Masterra izatea.
  3. Irakaskuntzan esperientzia izatea (goi mailako ikasketetan edota irakasleen prestakuntzan)
  4. Euskaraz C1 maila akreditatua izatea

Horretaz gain, baloratuko da:

  • Doktorea izatea eta arloko ikerketa egin izana
  • Ingelesez C1 maila akreditatua izatea.
  • Bigarren Hezkuntzan edota Lanbide Heziketan eskarmentua izatea eta etapa ondo ezagutzea
  • Hezkuntza teknologikoan edo antzeko arlo batean masterra edo prestakuntza espezializatua izatea.
  • Unibertsitate mailan irakasle lanetan aritu izana 
  • Metodologia aktiboen eta diziplinartekoen ezagutza izatea
  • Hezkuntza berrikuntza prozesuetan esperientzia izatea
  • Taldean eta sarean lan egiten jakitea
  • Proaktiboa eta sortzailea izatea
  • Ziurgabetasun egoerak ondo kudeatzen jakitea

 

Kontuan hartuko da: gida baimena (B) eta autoa.

 

Eskaintzen da:

  • Lanaldi partziala
  • Urtarriletik uztailera bitarteko kontratua, luzatzeko aukerarekin
  • Beste konpromiso batzuekin konpatibilizatzeko aukera 

Elkarlanean eta taldean oinarritzen den lan testuingurua dinamikoa. Pertsona erdigunean jartzen duen eta garapenean sinisten duen erakunde batetan lan egitea, garapenerako testuinguruak eskainiz eta  formaziorako eskaintza zabal batekin. Ildo beretik, kontziliaziorako eta erantzukidetasunerako aukerak errazten dituen malgutasun markoa daukagu (ordutegi eta presentzialitateari begira). 

HUHEZIk konpromiso aktiboa dauka genero berdintasunarekin eta feminismoarekin. Gure egitura eta egiteko eta egoteko moduetan berdintasun erreala bermatzen dituzten politikak sustatuz, zaintza ko-erantzunkidea erraztuz eta jazarpen edota diskriminazio mota guztien prebentzioa indartuz. 


  • Kokapena: Eskoriatza (Espainia)
  • Kontratua: Aldi baterako
  • Laneguna: Denbora partzialekoa
  • Sektorea: Argitaletxea, Hezkuntza eta Prestakuntza
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Beste batzuk
  • Lan-modalitatea: Hibridoa