header-image

Automatizazio, Robotika eta Ikusmenean Ikertzaile - Irakaslea


  • Kokapena: Bilbao (Espainia)
  • Kontratua: Aldi baterako
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Argitaletxea, Hezkuntza eta Prestakuntza
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ingeniaritza
  • Lan-modalitatea: Presentziala

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa // Escuela Politécnica Superior

Mondragon Unibertsitatea unibertsitate praktiko, berritzaile eta konprometitua da, pertsonen garapenean oinarritua, enpresen eta gizartearen beharretara bideratua, etorkizuneko erronkei aurre egiteko pentsatua non ezagutzak eta bere aplikazioak ez duten mugarik.

Lanpostuaren deskribapena

Hauek egiteko aukera izango duzu:

Irakaskuntza-jarduera eta industria-ikerketako proiektuak, ikusmen artifizialeko, robotikako eta automatizazio adimenduneko joerak aztertzeko.

Bere jarduera fabrikazio aurreratuaren (4.0 industria) eta osasunaren sektoreetan zentratuko da.

  • Irakaskuntza-jarduerak: Graduko eta masterreko ingeniaritzako ikasleak trebatzea, zure espezializazio-arloan eta hezkuntza-metologietan egunean mantenduz.

 

  • Ikerketa eta transferentzia jarduerak: ikerketa-talde gazte, dinamiko eta etengabe eboluzionatzen ari den batean lanean. Garapen profesionalerako aukera. Prozesuen automatizazioko, piezaren kalitatearen ikuskapeneko eta roboten egokitzapen-kontroleko proiektu industrialetan parte hartuko duzu.

Kokapena: Bilbo (Zorrozaurre, AsFabrik)

 

Hobeto ezagutu nahi gaituzu? Bistaratu bideoa

Baldintzak

Aldaketaren protagonista diren pertsona proaktiboak bilatzen ditugu; errealitatearekin konprometitutako eta inplikatutako pertsonak, errealitate hori eraldatzea bilatzen dutenak, beren onena emanez.

Baldintzak:

  • Prestakuntzakoak:
    • Tituluduna Automatizazioa, Robotika, Ikusmena edo antzekoan. 
  • Ezagutza espezifikoak, besteak beste:
    • Programazioa: C, MATLAB, Python
    • Kontrol-gailuak: PLCak, HMIak eta maiztasun-erregulagailuak Siemens-en TIA Portal inguruneetan, OMRON-en Sysmac Studio, B&R ren Automation Studio eta Beckhoff-en TwinCAT
    • Robotika: ABB RobotStudio, ROS
    • Ikusmen artifiziala: OpenCV, HALCON, MATLAB
  • Hizkuntzak:
    • Euskara
    • Ingelesa
  • Baloratuko da: 
    • Doktore titulazioa. 
    • Lan-esperientzia
    • Euskara eta ingelesa

Hezkuntza proiektu eraldatzaile eta erakargarri baten parte izatea eskaintzen dizugu, zure bokazioa garatzeko eta profesionalki eta pertsonalki hazteko, errespetuzko lan-ingurune batean, konfiantzan eta lankidetzan oinarrituta.

 

Ikusi nahi duzu zer daukagun zuretzako prestatuta?

https://www.mondragon.edu/eu/lan-egin-gurekin/goi-eskola-politeknikoa


  • Kokapena: Bilbao (Espainia)
  • Kontratua: Aldi baterako
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Argitaletxea, Hezkuntza eta Prestakuntza
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ingeniaritza
  • Lan-modalitatea: Presentziala