Kokapena: Arrasate (Espainia)
Kontratua: Ordezkapena
Laneguna: Jardunaldi osoa
Sektorea: Argitaletxea, Hezkuntza eta Prestakuntza
Lanpostu: 1
Diziplina: Ingeniaritza
Lan-modalitatea: PresentzialaMondragon Unibertsitatea unibertsitate praktiko, berritzaile eta konprometitua da, pertsonen garapenean oinarritua, enpresen eta gizartearen beharretara bideratua, etorkizuneko erronkei aurre egiteko pentsatua non ezagutzak eta bere aplikazioak ez duten mugarik.
Irakaskuntzarako eta ikerketarako bokazioa duten pertsonen bila gabiltza, Materialak eta Konformatuak (MAKO) ezagutza-arloko lantalde gazte eta dinamiko batean parte hartu nahi dutenak.
Arrasaten dugun egoitzan garatuko duzu zure jarduera.
Zure eginkizun nagusia ingeniaritzako graduetan Materialen Zientzia eta hauen Portaerari buruzko ikasgaiak ematea izango da, eta zure intereseko esparruetan hazteko aukera izango duzu: materialen zientzia eta ingeniaritza, materialen karakterizazio aurreratua, jasangarritasunerako materialak…
Eta, interesa baduzu, arloko ikerketa- eta transferentzia-proiektuetan ere parte hartu ahal izango duzu: prestazio handiko materialen garapena, karakterizazio aurreratua, gainazalen funtzionalizazioa eta konformazio-prozesuak, besteak beste.
Honako hauek egiteko aukera izango duzu:
Irakaskuntza jarduerak:
Ikerketa eta Transferentzia jarduerak:
Hobeto ezagutu nahi gaituzu? Bideoa bistaratu
Aldaketaren protagonista diren pertsona proaktiboak bilatzen ditugu; errealitatearekin konprometitutako eta inplikatutako pertsonak, errealitate hori eraldatzea bilatzen dutenak, beren onena emanez.
Baldintzak
Hezkuntza proiektu eraldatzaile eta erakargarri baten parte izatea eskaintzen dizugu, zure bokazioa garatzeko eta profesionalki eta pertsonalki hazteko, errespetuzko lan-ingurune batean, konfiantzan eta lankidetzan oinarrituta.

Ikusi nahi duzu zer daukagun zuretzako prestatuta?
https://www.mondragon.edu/eu/lan-egin-gurekin/goi-eskola-politeknikoa