Kokapena: Eskoriatza (Espainia)
Kontratua: Aldi baterako
Laneguna: Jardunaldi osoa
Sektorea: Argitaletxea, Hezkuntza eta Prestakuntza
Lanpostu: 1
Diziplina: Marketina
Lan-modalitatea: HibridoaMarketing estrategikoko profil bat behar dugu Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, fakultatearen jarduera akademiko eta sozialak merkatuarekin eta bezeroekin modu estrategikoan konektatzen laguntzeko. Hautatutako pertsonaren eginkizun nagusia bezeroaren ezagutzan oinarritutako marketing estrategia garatzea izango da, fakultatearen aktibitate nagusien balio-proposamena indartzeko: gure eskaintza akademikoan (graduak eta masterrak), profesionalen prestakuntzan eta ikerketa eta transferentzian.
Pertsona honek bezeroari begirako ikuspegia fakultateko jarduera eta erabakietan txertatzen lagunduko du, merkatuaren eta erabiltzaileen beharrei buruzko ezagutza sistematizatuz eta ezagutza hori estrategian, posizionamenduan eta eskaintzaren garapenean txertatuz. Horretarako, estu lan egingo du zuzendaritzarekin, programen arduradunekin, komunikazio eta kaptazio taldeekin, eta fakultateko beste unitate batzuekin.
Helburua izango da fakultatearen jarduera nagusiak bezeroen behar eta motibazioekin hobeto konektatzea, posizionamendu diferentziala indartzea eta merkatuan sortzen diren aukerak identifikatzea. Horrela, hurrengoak dira funtzio eta zeregin nagusiak:
Baloratuko da
Eskaintzen da:
Lanaldi osoko lana.
Lan-ingurune kolaboratibo eta estrategikoa, fakultatearen jarduera akademiko eta sozialaren garapenean eragin zuzena izateko aukera.