Mondragon Unibertsitatea unibertsitate praktiko, berritzaile eta konprometitua da, pertsonen garapenean oinarritua, enpresen eta gizartearen beharretara bideratua, etorkizuneko erronkei aurre egiteko pentsatua non ezagutzak eta bere aplikazioak ez duten mugarik.
Ikerketarako eta irakaskuntzarako bokazioa duten pertsonen bila gabiltza, lantalde gazte eta dinamiko batean partehartu nahi dutenak.
Arrasaten eta Bilbon, Zorrozaurren (AsFabrik) ditugun egoitzetan garatuko duzu zure jarduera.
Zure intereseko esparruetan hazi ahal izango zara, hala nola Data Science, Datuen Ingeniaritza, Datuen Analitika, Adimen Artifiziala, Ikaskuntza Automatikoa…
Honako hauek egiteko aukera izango duzu:
- Irakaskuntza jarduerak:
- Ikerketa eta Transferentzia jarduerak:
Hobeto ezagutu nahi gaituzu? Bideoa bistaratu
Aldaketaren protagonista diren pertsona proaktiboak bilatzen ditugu; errealitatearekin konprometitutako eta inplikatutako pertsonak, errealitate hori eraldatzea bilatzen dutenak, beren onena emanez.
Baldintzak:
Hezkuntza proiektu eraldatzaile eta erakargarri baten parte izatea eskaintzen dizugu, zure bokazioa garatzeko eta profesionalki eta pertsonalki hazteko, errespetuzko lan-ingurune batean, konfiantzan eta lankidetzan oinarrituta.
Ikusi nahi duzu zer daukagun zuretzako prestatuta?
https://www.mondragon.edu/eu/lan-egin-gurekin/goi-eskola-politeknikoa