Mondragon Unibertsitatea unibertsitate praktiko, berritzaile eta konprometitua da, pertsonen garapenean oinarritua, enpresen eta gizartearen beharretara bideratua, etorkizuneko erronkei aurre egiteko pentsatua non ezagutzak eta bere aplikazioak ez duten mugarik.
Ikerketarako eta irakaskuntzarako bokazioa duten pertsonen bila gabiltza, lantalde gazte eta dinamiko batean parte hartu nahi dutenak.
Arrasaten edo eta Bilbon, Zorrozaurren (AsFabrik) garatuko duzu zure jarduera.
Zure intereseko eremuetan hazteko aukera izango duzu, hala nola potentziako elektronika, sare elektrikoak edo energia berriztagarriak.
Honako hauek egiteko aukera izango duzu:
- Irakaskuntza jarduerak:
- Ikerketa eta Transferentzia jarduerak:
Hobeto ezagutu nahi gaituzu? Bideoa bistaratu
Aldaketaren protagonista diren pertsona proaktiboak bilatzen ditugu; errealitatearekin konprometitutako eta inplikatutako pertsonak, errealitate hori eraldatzea bilatzen dutenak, beren onena emanez.
Baldintzak:
Ingeniaritza Elektronikoan, Elektrikoan, Automatika, Kontrolean edo antzeko arloan goi mailako tituluduna.
Hezkuntza proiektu eraldatzaile eta erakargarri baten parte izatea eskaintzen dizugu, zure bokazioa garatzeko eta profesionalki eta pertsonalki hazteko, errespetuzko lan-ingurune batean, konfiantzan eta lankidetzan oinarrituta.
Ikusi nahi duzu zer daukagun zuretzako prestatuta?
https://www.mondragon.edu/eu/lan-egin-gurekin/goi-eskola-politeknikoa