Mondragon Unibertsitatea unibertsitate praktiko, berritzaile eta konprometitua da, pertsonen garapenean oinarritua, enpresen eta gizartearen beharretara bideratua, etorkizuneko erronkei aurre egiteko pentsatua non ezagutzak eta bere aplikazioak ez duten mugarik.
Ikerketarako eta irakaskuntzarako bokazioa duten pertsonen bila gabiltza, lantalde gazte eta dinamiko batean partehartu nahi dutenak.
Arrasaten (Mondragon Goi Eskola Politeknikoa) dugun egoitzan garatuko duzu zure jarduera.
Zure intereseko esparruetan hazi ahal izango zara, hala nola Bioinformatika, Datuen Analitika, Adimen Artifiziala, Ikaskuntza Automatikoa, Ikaskuntza sakona,…
Honako hauek egiteko aukera izango duzu:
- Irakaskuntza jarduerak:
- Ikerketa eta Transferentzia jarduerak:
Hobeto ezagutu nahi gaituzu? Bideoa bistaratu
Aldaketaren protagonista diren pertsona proaktiboak bilatzen ditugu; errealitatearekin konprometitutako eta inplikatutako pertsonak, errealitate hori eraldatzea bilatzen dutenak, beren onena emanez.
Baldintzak
- Informatika edo/eta biomedika ingeniaritzako masterra
- Matlab, Python, Jupyter notebooks
- Euskara C1
- Ingelesa C1
- Enpresan izandako esperientzia.
Hezkuntza proiektu eraldatzaile eta erakargarri baten parte izatea eskaintzen dizugu, zure bokazioa garatzeko eta profesionalki eta pertsonalki hazteko, errespetuzko lan-ingurune batean, konfiantzan eta lankidetzan oinarrituta.
Ikusi nahi duzu zer daukagun zuretzako prestatuta?
https://www.mondragon.edu/eu/lan-egin-gurekin/goi-eskola-politeknikoa