header-image

Materialak eta Prosezuetan ikertzaile-irakaslea


  • Kokapena: Arrasate (Espainia)
  • Kontratua: Ordezkapena
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ingeniaritza
  • Lan-modalitatea: Gunean

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa // Escuela Politécnica Superior

Mondragon Unibertsitatea unibertsitate praktiko, berritzaile eta konprometitua da, pertsonen garapenean oinarritua, enpresen eta gizartearen beharretara bideratua, etorkizuneko erronkei aurre egiteko pentsatua non ezagutzak eta bere aplikazioak ez duten mugarik.

Lanpostuaren deskribapena

Ikerketarako eta irakaskuntzarako bokazioa duten pertsonen bila gabiltza, lantalde gazte eta dinamiko batean partehartu nahi dutenak.

 

Zure jarduera Arrasateko gure egoitzan egingo duzu.

Interesatzen zaizkizun arloetan hazi ahal izango zara, hala nola, material metalikoen zein zeramikazkoen garapena eta karakterizazioa, mikroskopia optiko eta elektronikoaren eta X izpien difrakzioko teknika aurreratuekin lan eginez, prozesu industrialen kontrola eta automatizazioa, prosezu metalurgikoen simulazioa, etab.

Materialen Zientzia, Materialen Ingeniaritza, Kimika, Karakterizazio Teknikak, Laborategiko Metodologiak, CFD...

Eta interesa baduzu, Fisika, Kimika edo Matematika arloetan ere parte hartu dezakezu.

Honako hauek egiteko aukera izango duzu:

Irakaskuntza jarduerak:

  • Ingeniaritzako ikasleei, GMHZei edo profesionalei prestakuntza ematea, zure jardueraren etengabeko hobekuntzan lan egingo duen talde batean parte hartuz, eta zure espezializazio arloan eta hezkuntza metodologietan egunean mantenduz.

Ikerketa eta Transferentzia jarduerak:

  • Ikerketa eta Transferentzia proiektuak garatuz, proiektuaren fase guztietan (baliabideen definizioa, erakartzea, bezeroarekiko harremana, kudeaketa, plangintza, gauzatze teknikoa, jarraipena, kontrola, justifikazioa, hobekuntza, hedapena eta ustiapena) eta bere estrategiaren definizioan parte hartuko duen talde baten parte aktiboa izanik. 

 

Hobeto ezagutu nahi gaituzu? Bideoa bistaratu

 

Baldintzak

Aldaketaren protagonista diren pertsona proaktiboak bilatzen ditugu; errealitatearekin konprometitutako eta inplikatutako pertsonak, errealitate hori eraldatzea bilatzen dutenak, beren onena emanez.

Baldintzak

  • Prestakuntzakoak:

      - Materialak ingeniaritzako masterra, Kimika edo antzerakoa

  • Ezagutza espezifikoak:

      - Karakterizazio teknikak (SEM, XRD,...)

      - ProCast

      - LabView

  • Hizkuntzak:

      - Euskara C1

      - Ingelesa C1

  • Baloratuko da:

      - Enpresan izandako esperientzia.

Hezkuntza proiektu eraldatzaile eta erakargarri baten parte izatea eskaintzen dizugu, zure bokazioa garatzeko eta profesionalki eta pertsonalki hazteko, errespetuzko lan-ingurune batean, konfiantzan eta lankidetzan oinarrituta.

 

Ikusi nahi duzu zer daukagun zuretzako prestatuta?

https://www.mondragon.edu/eu/lan-egin-gurekin/goi-eskola-politeknikoa

Lan-eskaintza itxita

  • Kokapena: Arrasate (Espainia)
  • Kontratua: Ordezkapena
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Ingeniaritza
  • Lan-modalitatea: Gunean